XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) antolatzaileak halako behar moral bat izaten du lana argitara emateko, eta hortxe zegoen koxka, sexu-dendakoak ez zebiltzala diruz gainezka (negozioaren hastapenak ziren...).

Konponbidea aurkitu zuten ordea: Interneten jarri lan sarituak, eta hor konpon.

Gerora, paperean ere bota dituzte ipuin erotiko edo pornografikoak, baina lehen argitaraldia Interneten izan zen, ziberrespazioan.

Horixe da Etxepare porno bitxi honen istorioa.

Gil de Paulesen ipuina ez da, noski, Interneten euskaraz azaldu den lehen testua.

Ezta ere, Interneten azaldu den euskarazko lehenbiziko literatura.

Baina bada, inork kontrakorik demostratzen ez duen bitartean, Interneten eta ez beste inon argitara eman den euskarazko lehenbiziko literatur lan originala.

Muga bat markatzearren aukeratu dut Etxepare porno hau.

Interneten eta ez beste inon argitara eman den euskarazko lehenbiziko literatur lan originala.

Mugarri arbitrario samar bat markatzeko definizio bat besterik ez da.

Niri bururatu zaidana.

Eta agian beste batzuk hori bezain balekoak izan litezke (hobeak ere bai).

Izan ere, euskara bazegoen lehendik ere Interneten.

Noiz trukatu zen euskarazko lehenbiziko korrespondentzia digitala?

Noiz lehenbiziko e-postak euskaraz?

Ez dakigu, eta honezkero seguruenik ez da jakiterik izango.

Mundu Zabaleko Amaraun edo WWW horretan, berriz, badirudi euskarazko lehenbiziko orriak ezarri zituena Eugenio Alberdi izeneko bizkaitar bat izan zela.

Eskoziako unibertsitate batean egiten du lan Alberdik, eta Euskal herriari buruz jarrita dituen orrietan literatura ere jarri du.

Sarrionandia, Atxaga, Mirande... Poesia apur bat.

Agian ziberrespazioko euskalgintzan aitzindari izanaren ohorea Alberdiri dagokio, eta ez Vicente Gil de Paulesi.